Santa eskean atera dira San Andres herri eskolako ikasleak
Santa Ageda bezperako ohiturari fidel, kopla kantuan atera dira gaur goizean Ormaiztegiko San Andres herri eskolako ikasle eta irakasleak. Goizeko hotzari aurre eginez, makil kolpeka egin dute goizeko erronda, lurra esnatu eta udaberriari dei egiteko.
Arratsalderako ere egina dute hitzordua herritarren artean. 17:30ean udaletxe azpian elkartu eta koplak entseatu eta gero, 18:00etan kalejiran aterako dira herriko kale eta auzoetan barrena.