Askotariko emakumeen sarea osatzeko lan-saioak egingo dituzte Seguran
Segurako ikuspegi orokor bat, artxiboko irudi batean.Carlos Mediavilla Askotariko emakumeentzako espazioak eta ekintza diseinatu eta aurrera eramateko sarea sortu nahi dute Seguran. Horretarako, bi lan saio antolatu dituzte herritarrei zuzenduta. Lehendabizikoa bihar bertan izango da, 17:30etik 19:30era Danon Gelan. Bigarrena, leku eta ordu berean gauzatuko da otsailaren 20an.













