Bigarren saiorako sarrerak ere agortuta
'Arizona' antzezlana birritan egingo dute igandean Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak Zaldibiako Herri Antzokian.
Iragarrita zegoen saio bakarrerako sarrerak ordu laurden batean saldu ondoren, Arizona antzezlanaren bigarren emanaldi bat egitea erabaki zuten Zaldibian. Gaur arratsaldean jarri dituzte bigarren horretarako sarrerak salgai, eta horiek ere agortu egin dira.
Aitziber Garmendia zaldibiarrak eta Jon Plazaola urretxuarrak Arizona antzezlana birritan egingo dute Zaldibiako Herri Antzokian igandean (17:30 eta 19:30).
Goierriko hurrengo emanaldia Ordizian dute otsailaren 14rako, eta harako ere ez dago sarrerarik.
Maiatzaren 9an Zumarragako Zelai Ariztin egingo dute.