Inaxi Mendizabal eta Jose Antonio Bravo omendu dituzte Urbiberrin
Kanta eta dantza erakustaldiarekin borobildu dute Loinazko San Martin eguna.
Urbiberri gizarte zentroan ere ospatu dute Loinazko San Martin eguna. Bazkideentzat lunch-a egin ondoren, arratsaldean, Inaxi Mendizabal Arrieta eta Jose Antonio Bravo Begue bazkideei omenaldia egin diete. Bazkide guztien izenean, Udal ordezkarien eskutik jaso dituzte lore sorta eta opariak.
Jarraian, dantzak eta kantak eskaini zituzten Aurtzaka dantza taldeak eta gizarte zentroko Gurea koruak eta Argia dantza taldeak. Iluntzera arte luzatuko dute festa, dantzaldiarekin.