Kamioi batek trenbideko tunelaren kontra talka egin du San Joanen
Ez da lehenengo aldia, ezta gutxiago ere. N-1 errepidetik edo Aramako biribilgunetik Ordiziako San Joan auzoko biribilgunera pasatzeko trenbide azpiko tunelan trabatuta geratu da gaur goizean kamioi bat. Tunelaren altuera 2,80 metrokoa da, eta kamioia altuagoa zenez, sabaiaren kontra talka egin du eta kamioiaren karga zatia trabatuta geratu eta lurrera erori da.