Mus txapelketako kanporaketak, asteburuan, Aizkorpen
Lehendabiziko kanporaketa Seguran izango da, ostiral gauean. Besteak, larunbat arratsaldean, Idiazabalen eta Zegaman.
Euskal Herriko 16. mus txapelketako herrietako kanporaketak jokatuko dituzte asteburu honetan Aizkorpeko hiru herritan. Seguran ostiralean izango da, Elorrin 22:00etatik aurrera. Idiazabalen eta Zegaman larunbatean jokatuko dituzte partidak 15:30ean hasita Igarondon eta Tartaloetxen, hurrenez hurren. Herrietako kanporaketak martxoaren 2an amaituko dira, martxoaren 22an herrialdetako finalen txanda izango da eta apirilaren 5ean, berriz, final handia Zigoitiko Goipegi herrian, Araban.