Baltoro glaziarra, Iñiguez eta Marron abenturazaleen ikuspegitik, bihar Legazpin
'Baltoro, oinez eta hegan ikus-entzunezkoa' proiektatuko dute bihar Legazpiko Kultur Etxean, 19:30ean.
Mattin Iñiguez Ormazabalen eta Jose Ramon Agirre Marronen Baltoro, oinez eta hegan ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar Legazpiko Kultur Etxean, 19:30ean. Bi egileak emanaldian izango dira, mendia eta parapentea uztartzen dituen abentura zuzenean aurkezteko.
Baltoro glaziarrak 57 kilometroko luzera du, eta Baltistanen dago, Pakistanen, Karakorum mendi lerroan zehar. Bi abenturazaleek oinez eta hegan gurutzatu zuten, Askoletik hasi eta Hushe herriraino. Bidean hegaldi ikusgarriak egin zituzten, Trango dorreak eta Laila Peak inguratuz besteak beste.
Emanaldia euskaraz izango da, baina bideoa gaztelerazko azpitituluekin eskainiko da.