Irungo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Itaiak Goierrin
Legazpin, gaur izango da, eta Beasainen, berriz, bihar.

Itaiak elkarretaratzeak deitu ditu Goierrin, Irunen izandako hilketa matxista salatzeko. Emakumeari labanaz eraso egin zion haren semeak. Emakumea ospitaleratu egin zuten, eta gaur goizean jakinarazi dute atzo 22:30ak aldera hil zela erietxean, zauriengatik. Erasotzailea, 47 urteko gizona, Ertzaintzak atxilotu zuen atzo arratsaldean.
Gertakarien aurrean, Itaiak elkarretaratzea deitu du gaurko Legazpiko plazan, 19:30ean; eta biharko, ostirala, Beasaingo Bideluze plazan, 19:00etan.