Irungo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak
Gaur 18:30ean Beasaingo Erauskin plazan eta 19:00etan Ordiziako plazan antolatu dituzte protestak koordinadora feministek. Bihar, Lazkaon elkartuko dira, 13:00etan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/12/1733220452596-1200x676.jpg)
47 urteko semeak labankadaz hil zuen amaren hilketa salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte koordinadora feministek. Goierriko Hitzak jasotako deialdiak ondorengoak dira:
- Beasain: Gaur, 18:30ean, Erauskin plazan.
- Ordizia: Gaur, 19:00etan, Plaza Nagusia.
- Lazkao: Bihar, 13:00etan, plazan.