Profesionalen arteko pilota partida Baratzen

Eskuz Binakako pilota txapelketaren baitako partida jokatuko da bihar Segurako Baratze pilotalekuan, 17:30ean hasita. Partidan nagusian Altuna III.ena eta Aranguren Jaka eta Imazen aurka arituko dira; aurretik beste partida bat izango da Zabala-Eskiza eta Senar-Eskirozen artean.
Segurako Udaletik jakinarazi dutenez, pilota partida dela eta gimnasioa 14:00ak arte bakarrik egongo da erabilgarri bihar.