Trafiko aldaketak herri lasterketagatik
Herri barruko hainbat kale trafikoari itxita egongo dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Larunbat honetan, otsailak 8, Bealak elkarteak antolatutako lasterketa herrikoia dela eta, herri barruko hainbat kale trafikoari itxita egongo dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Katea kaletik (Igartza auzoa) ezin izango da herrigunera iritsi. Zaldizurretako biribilgunetik ere ezin izango da Zaldizurreta eta Joan Iturralde kaleetara sartu. Ondorioz, Beasaingo herri gunera eta Ezkiaga auzora iristeko Ordiziako Malkasko auzotik joan beharko da (CAFetik).
Honekin batera, erdiguneko oinezko gunera ezingo da sartu lasterketak dirauen bitartean. Gidariei trafikoan laguntzen izango direnen adierazpenak jarraitzea eskatzen zaie. Larrialdi bat sortuz gero lasterketako antolatzaileekin edo udaltzaingoarekin harremanetan jartzea aholkatzen da.