Elurra 800 metroko mugan
Aizkorriko eta Aralarko gainak elurrak zurituta esnatu dira. Ez da prezipitazio handirik espero datozen orduetarako.
Atzo arratsaldean beheko bailaretan egindako euriak elurra izan zen mendian. Hainbat eremuetan elurragatik eta izotzagatik emandako abisu horiak bertan behera utzi ditu dagoeneko Euskalmetek, ez da arratsalderako prezipitazio handirik espero.
Aralar eta Aizkorri zuri esnatu dira gaur, eta elurra 800-900 metroren bueltan dago. Aizkorriren kasuan, lehen zegoenari beste elur geruza bat gehitu dio bart egindako elurrak.