Errekorren urtea Beasaingo Herri Lasterketan
Nesketan zein mutiletan, eta baita lasterketa mistoan ere, orain arteko denborak ondu dituzte irabazleek. Bealak taldeak antolatu du 15. aldiz. Albistean, bideoa eta argazkiak.

Beasaingo XV. Herri Lasterketan errekor urtea izan da. Bai bakarkako 10 kilometroko proban –nesketan eta mutilen–, bai 5 kilometroko proba mistoan errekorrak jarri dituzte irabazleek.
Bakarkako proban 101 partaide izan dira –20 neskak– eta mistoan 91 bikote lehiatu dira.
Emakumezkoetan Laiane Arrospide tolosarra nagusitu da (39:27) eta mutiletan Aitor Etxeberria igeldoarra (32:24). Bikotekako proban, Oier Talledo legazpiarra eta Nerea Baena arrasatearra izan dira irabazleak.
Beasaindarren artean, lehen emakumezkoa Maria Ezpeleta izan da (41:13), lehen gizonezkoa Alberto Bellosillo (33:46) eta lehen bikote mistoa Itxaro Mendizabal eta Javier Calvillo (22:39).
SAILKAPENAK
Lasterketa mistoa (5 km)
- 1. Nerea Baena-Oier Talledo (Arrasate-Legazpi)…………………… 18:33
- 2. Maialen Artiach-Martin Leanizbarrutia (Elorrio)……………… 18:44
- 3. Eneritz Iraola-Josu Elola (Bidania-Goiatz)………………………. 18:49
*Itxaro Mendizabal-Javier Calvillo (lehen beasaindarrak)…….. 22:39
Emakumezkoak (10 km)
- 1. Laiane Arrospide (Tolosa)……………………………. 39:27
- 2. Naiara Domeño (Tolosa)…………………………….. 40:51
- 3. Maria Ezpeleta (Beasain)……………………………. 41:13
Gizonezkoak (10 km)
- 1. Aitor Etxeberria (Igeldo)……………………………. 31:24
- 2. Andoni Elduaien (Arraste)………………………… 32:58
- 3. Jon Elkano (Errenteria)……………………………. 33:28
*Lehen Beasaindarra: Alberto Bellosillo (4. postua, 33:46)
ARGAZKIAK: Iñaki Gurrutxaga

























































































































































































