Jose Mari Goenaga ordiazarra kide den Moriarti produkzioaren 'Marco' filmak bi sari lortu ditu Goya sarietan
Gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du 'Marco' filmeko Eduard Fernandez-ek. Filmak makillaje eta ile-apainketa onenaren saria ere irabazi du.

Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) zinemagilea kide den Moriarti Produkzioaren Marco filmak (2024) bi sari irabazi ditu Goya sarietan. Horietan lehena, filmeko protagonista den Eduard Fernandez-ek irabazi du. Gizonezko aktore protagonista onena izendatu dute. Bigarren saria, makillaje eta ile-apainketa onenaren saria izan da, Karmele Soler, Sergio Perez Berbel eta Nacho Diaz-ek jaso dutena.
Marco bost kategoriatan zegoen izendatuta, horien artean zinema zuzendaritza onenaren eta gidoi onenaren sarira, besteak beste. Azkenean horiek irabaztea posible izan ez bada ere, bi sari eskuratu ditu Moriarti produkzioaren filmak.
Marco-k benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat kontatzen du, Enric Marco Batlleren istorioa, zehazki. Gizon hau Espainiako sindikalista bat izan zen, eta Lanaren Konfederazio Nazionaleko (LKN/CNT) idazkari nagusi eta Espainiako ‘Amical de Mauthausen’-eko presidente bezala aritu zen lanean. Elkartearen gidaritzapean egon zen bitartean, Marcok hitzaldi ugari eman zituen, batez ere ikastetxeetan, IIGMn Flossenburgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik ateratakoaren bizipenak kontatzen. Urte askoren ostean, ordea, bere biografiako datuak faltsutu eta gezurrezko istorio bat eraiki zuela ohartu ziren.