100 urte bete ditu Dionisia Larrea Azurmendik
Leire Artola alkateak eta Mariola Pascual zinegotziak herritar guztien izenean zoriondu dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/dionsia-100-urte-1200x900.jpg)
100 urte bete ditu Dionisia Larrea Azurmendik. Zegamarra jaiotzez, bere bizitzaren erdia Beasainen eman du Larreak. Oso gazte galdu zituen gurasoak; 6 urterekin galdu zuen ama eta 12 urterekin aita. Umezurtz, umea zela hasi behar izan zuen lanean. Donostian, Pasaian eta Tolosan lan egindakoa da. Tolosatik etorri zen Beasainera bizitzera duela 50 urte inguru.
Ohiturari jarraituz, Leire Artola alkatea eta Mariola Pascual zinegotzia bere etxean bisitan izan dira herritar guztien izenean zoriontzeko eta urtebetetzeari dagokion plaka eta lore sorta oparitzeko.