Hizpideren azken kontzertua Izkiñan
Iker Francisco, Aimar Barandiaran, Manex Rivela eta Sahatsa Izagirre Hizpide taldeko kideak larunbatean, Izkiñan.Hizpide Iragarrita zegoen eta hala izan zen. Larunbatean eman zuen bere azken kontzertua Segurako Hizpide taldeak herriko Izkiña tabernan. Taldekideak gustura daude, “herritarren eta lagun guztien babesa sentitu genuen”, azaldu dute. Taberna “lepo bete” zen eta oso giro onean egin zuten agurreko emanaldia.













