Iraitz Urkiak eta Jon Azurmendik irabazi dute Idiazabalgo mus kanporaketa
Jon Esnaola eta Mikel Saralegik egin dute bigarren; guztira, lau bikotek hartu dute parte Igarondon jokatutako norgehiagokan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/eh_mus02.jpg)
Larunbatean jokatu zen Igarondon Euskal Herriko 16. mus txapelketako kanporaketa Idiazabalen. Guztira lau bikotek parte hartu zuten eta “oso giro ederrean” burutu zen kanporaketa. Iraitz Urkiak eta Jon Azurmendik osatutako bikoteak irabazi zuen eta ondorioz haiek izango dira Gipuzkoako finalerako sailkatuak ere. Jon Esnaola eta Mikel Saralegik egin zuten bigarren.
Irabazleek Igarondo frontoiko tabernan bazkaria irabazi zuten eta bigarrenak gazta erdi bana eraman zuten sari bezala; partaide bakoitzarentzat ardo botila bana ere egon zen. Sari hauek frontoiko tabernak eta Idiazabalgo Kimu kultur elkarteak eman ditu.