Mozorro afarirako izen ematea ireki dute Zegaman
Otsailaren 28an ospatuko dute inauteria. Egitarau betea prestatu dute egun horretarako Gazte Herexak, Tobera musika eskolak eta Aizkorri guraso elkarteak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/inauteriak_ostiral_mehe-1.jpg)
Zegamako Gazte Herexak, Tobera dantza taldeak eta Aizkorri guraso elkarteak aurtengo inauterietarako egitaraua prestatu dute dagoeneko. Mozorroei hautsa kendu eta otsailaren 28an kalera ateratzeko deialdia egin diete bideo baten bidez zegamarrei.
16:30ean Toberako dantza taldeen inauterietako dantza emanaldiarekin emango diete hasierako egitarauari. 17:30ean buruhandiak aterako dira kalera eta txokolate jana egingo dute kioskoko plazan, Aizkorri guraso elkartearen eskutik. 19:00etan, 5. saskibaloi txapelketako finala jokatuko da Aitxuri herri eskolan. 20:00etan, poteo girotua izango da Jo Motel txarangarekin eta amaitzeko, 21:30ean mozorro afaria, sari banaketa eta tonbola egingo dituzte frontoian.
Afaria, ohi bezala I Love paellaren eskutik izango da, eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Izen ematea otsailaren 14ra arte dago zabalik, 16:00etatik 19:00etara kultur etxean. Afariaren prezioa 15 eurokoa izango da eta menu begetarianoa ere badago aukeran.