Agapita Saralegi Altunak 102 urte bete ditu gaur
Asteburuan egin dute ospakizuna Itsasondoko Bizi Nahi elkartean, hamaiketako berezi bat eginez.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/itsasondo.jpg)
Agapita Saralegi Altunak 102 urte bete ditu gaur, baina igandean ospatu zuten 25 bat lagunek Bizi Nahi jubilatuen elkartean, hamaiketako bereziarekin. Ondoan izan zuen urrian 102 urte beteko dituen Milagros Pascual Erro ere. Mahaiaren bueltan bildu ziren, salda beroa eta pintxo goxoak janez. Benito Garro elkarteko lehendakariak lore sorta oparitu zion elkartearen izenean. 1923an jaio zen Agapita, gaurko egunez Atallun (Nafarroa), eta 1961ean etorri zen Itsasondora bizitzera.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/itsasondo-1.jpg)
Agapita Saralegi eta Milagros Pascual, igandean.Itsasondoko Udala