Beasain igoerako postuetan sartu da Eibarri irabazita
0-2ko garaipenari esker, sailkapen nagusiko laugarren postuan kokatu dira Mikel Arruabarrenaren mutilak. Larunbatean, Portugaleteren kontra jokatuko dute, etxean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/eibar-c-0-2-beasain-1024x625-1.jpeg)
Futboleko hirugarren federazioko Beasain KE gizonezkoen taldeak, 0-2 irabazi zuen larunbatean Eibarren aurka. Eneko Lizasok eta Ander Bengoetxeak egin zituzten golak. Lortutako hiru puntuei esker, sailkapen nagusian laugarren jarri dira, hala, igoerako play off postuetan sartuz.
Larunbatean, Ligako 22 jardunaldia jokatuko dute Portugaleteren aurka, Beasaingo Loinaz futbol zelaian, 17:00etan hasita.