Elizako horma-irudi errenazentista ezagutzeko bisita gidatuak
Otsailaren 15erako beste bi txanda antolatu dituzte. Izena emateko sartu albistean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/margo_errenazentistak_bisi-1200x900.jpg)
Andre Mari Jasokundearen elizako erretaularen eraberritze lanetan egindako aurkikuntza txundigarri bati esker, XVI. mendeko horma-irudi errenazentista zoragarriak aurkitu dira aldarea inguratzen duten hormetan. Erretaula berriz ere kokatzeko lanak hasi aurretik herritarrei irekitako bisita gidatuak antolatu ditu udalak. Larunbatean egin ziren, harrera bikainarekin, 120 pertsonak parte hartu zuten. Artez zaharberritze enpresako Maite Fernandezek eta Gordailuko Cristina Fernandezek eman zituzten azalpenak; horma irudiaren garrantziaz eta hau azaleratzeko prozesuaz mintzatu ziren.
Jarraian, pasa den asteburuko bisita gidatuetako irudi batzuk:
Bisita gidatuak otsailaren 15ean
Iragan asteburuko arrakastaren aurrean, otsailaren 15erako, beste bi txanda antolatu dituzte, 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gazteleraz. Udalaren webgunean eman behar da izena.