Haurrentzako ipuin kontaketa saioa, asteazkenean, Ane Gebararen eskutik
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/ane_gebara.jpg)
Ane Gebara ipuin kontalari gasteiztarrak haurrentzako saioa egingo du bihar, 17:00etatik aurrera Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian. Gebarak irakasle ikasketak egin zituen eta horri esker hurbildu zen gaur egun lanbide duen ipuinen mundura. Besteak beste, Virginia Imazekin, Pello Añorgarekin eta Itziar Rekalderekin ikasi du.