Kultura batzordearen bilera irekia egingo dute asteazkenean

Ezkioko Udaleko Kultura eta Kirola batzordeak ohiko bilerara deitu ditu biharko herritarrak. Bilerari 17:00etan emango diote hasiera udaletxeko balioanitzeko gelan. Bileran herritarren interesekoak izan daitezkeen kultur gaiak landuko dituzte. Herritarrei parte hartzeko eta proposamenak eta iradokizunak helarazteko gonbita luzatu diete.