Larunbatean jokatuko da Euskal Herriko mus kanporaketa Arranon
16:30ean hasiko dira partidak. Izen-ematea ordu erdi lehenago.
Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketaren Beasaingo kanporaketa otsailaren 15ean jokatuko da, Arrano tabernan, 16:30ean hasita (izen-ematea ordu erdi lehenago). Lau erregetara jokatuko da, hogeita hamar tantotako hiru usteletara. Lehen saria bi lagunentzako otordua izango da Arrano tabernan, eta bigarrena, berriz, gazta bat.