Pho-Bo taldeak girotuko du Asti tabernako poteoa larunbatean
Kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrera doakoa da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/pho-bo-1200x675.jpg)
Beasaingo Asti tabernan, poteo musikatua izango da larunbatean, hilak 15. Oraingo honetan, Pho-Bo taldeak girotuko du iluntzea. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta taldearen diskoak ere salgai izango dituzte. Gonbita guztientzat irekia da eta sarrera doakoa da.
PHO-BO talde goierritarrak 2016an ekin zion bere ibilbideari. Laukoteak indie rock-ak dituen atal ezberdinak jorratzen ditu, erritmo eta melodia alternatiboak agerian utziz eta zeresan handiko letrez borobilduz. 2018an hiru kantuz osaturiko maketa atera zuten, eta Gaztea maketa lehiaketako finalaren baitan Bilboko Kafe Antzokian jo zuen bandak. 2024an berriz, Zarauzko Noisestudio-an grabatu zuten lehen lan luzea ‘Mihise berri zuri bat’ izenpean. Diskoa 8 abestiz osatua dago eta lan osoa plataforma guztietan dago entzungai (Youtube, Spotify, Bandcamp, …).
Jarraian, Pho-Bo taldeak, urtarrilaren 17an Bonberenean egin zuen kontzertuko bideo labur bat.