Urbiberriko Joko Txapelketan izen ematea zabalik
Otsailaren 25etik 28ra bitartean jokatuko da txapelketa.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/joko_txapelketa3-1200x900.jpg)
Otsailaren 25etik 28ra bitartean jokatuko da Joko Txapelketa Beasaingo Urbiberri gizarte zentroan. Karta eta mahai joko desberdinetan jokatuko da. Parte hartzeko izen ematea zabalik dago otsailaren 20ra arte, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara Urbiberrin bertan. Pertsonako hiru jokotan eman daiteke izena.