'Irabazi arte!' telesailaren lehen kapitulua Goierriko zortzi herritan
Uemako kide diren Ataun, Ezkio, Gabiria, Idiazabal, Legorreta, Segura, Zaldibia eta Zegama herrietan emango dute ostiraletik igandera bitartean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/01/irabazi-arte-telesaila.jpg)
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) eta EiTBk euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten iaz lehen aldiz, eta horren bidez euskarazko telesail arrakastatsuenak udalerri euskaldunetako zinemetan eta aretoetan estreinatzeko lizentzia du mankomunitateak.
Ostiraletik igandera bitartean Irabazi arte! telesailaren denboraldi berria lehen kapitulua proiektatuko dute Uemako kide diren 92 herritan, tartean Goierriko zortzitan. Herritarrek izango dute lehentasuna, eta Idiazabalen kasuan gonbidapenak banatuko dituzte liburutegian –pertsonako lau gehienez–.
GOIERRIKO EMANALDIAK
Otsailak 14, ostirala
- Ataun: Herri Antzokian, 18:00etan.
- Zaldibia: Herri Antzokian, 18:30ean.
Otsailak 15, larunbata
- Gabiria: Kultur etxean, 17:30ean.
Otsailak 16, igandea
- Ezkio: Gaztelekuan, 17:30ean.
- Idiazabal: Guraso Elkartean, 16:30ean eta 18:00etan.
- Legorreta: Herri Antzokian, 17:00etan.
- Segura: Danon Gelan, 17:30ean.
- Zegama: Gaztelekuan, 17:30ean.