Ordizia tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzea eskatuko du udalak, "etxebizitzaren arazoari irtenbide eraginkor bat" emateko helburuarekin. Horretarako, lehenengo urratsa etxebizitzari buruzko diagnostikoa egitea da, eta gaur, azterketa horren emaitzak aurkeztu ditu herritarren aurrean.
Azanzak salgai jarritako nartzisoek udaberriko loreen kanpaina hurbiltzen ari dela iragarri dute. Saltzaileak kezkatuta daude azoken bilakaerarekin.
Harrera familiak behar dira udako bi hilabetez Saharako haurrak hartzeko. Zeraingo aterpetxean 12 haurrentzako tokia egokituko dute. Kontzertua eta krosa antolatu dituzte Ormaiztegin.
Erik Molinak (Urretxu, 1989) larrialdietako meritu domina jaso du. Iazko martxoan, Donostiako udaltzaina zela, bere buruaz beste egin nahi zuen mutil baten bizitza salbatu zuen.
Otsailaren 26an hasi eta apirilaren 11ra arte, asteazkenetan eta ostiraletan egingo dira saioak, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da.
Ordiziako udaletxeko plaza azpian, Ordiziako Azokan egindako erosketak jasotzeko armairu eta hozkailu adimentsuak jarri dituzte. Azokako erosleak saritu nahi dituzte.
XIX. mendeko emakume zientzialariak aztertuko dituzte Zumalakarregin, atzo, otsailak 11, ospatu zen Emakume Zientzialarien nazioarteko egunaren harira.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Bost egun eta bost gai finkatu dituzte. Kulturgunean izango dira, 17:30etik 19:30era. Izena eman behar da.
Azken urteetan argazkizale honen begiradatik igaro diren uneak jasotzen ditu erakusketak. Otsailaren 25era arte ikusgai egongo da.
Karibe Zaharra tabernan izango da, 16:30ean hasita. Txapelketa hasi aurretxoan eman behar da izena.
Errege Kabalkada zen erantzuna, eta 79 herritarrek asmatu dute. Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du Auzmendik.
Uemako kide diren Ataun, Ezkio, Gabiria, Idiazabal, Legorreta, Segura, Zaldibia eta Zegama herrietan emango dute ostiraletik igandera bitartean.
Martxoaren 16an izango dira Eskolarteko 37. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtuak Gipuzkoako bost herritan, tartean Ormaiztegin.
Atseden jubilatu elkartearen egoitzan izango da 18:30ean; aurretik bingoa egingo dute 16:30etik 18:00etara.
Asteasuko preso eta iheslari ohiak kartzelan egon zen bitartean alabarekin izan zuen harremanaz hitz egingo du.
Karibe Zaharra tabernan kontzertua egingo dute musikari legazpiarrek, 19:30ean.