‘Doodem’ lana aurkeztuko du Eñaut Zubizarretak
Beasaingo Usurbe antzokian izango da kultur diziplina hainbat uztartzen dituen emanaldia.

Eñaut Zubizarreta Trigger Aretxabaletako biolontxelo jotzaileak Doodem lana aurkeztuko du Igartza Musika Zikloaren barruan, bihar, Usurbe antzokian, 20:30ean. Txeloa oinarri, perkusioak ere protagonismoa izango du. Iñigo Xalbadorrek saxofoiarekin jantziko du melodia. Dantza, narrazioa eta antzerkia ere uztartuko dira, Amaiur Luluagaren koreografiekin eta Oihana Iguaranen poesia narratiboarekin.