Eskuz Binakako B Serie txapelketaren finalaurreko partidak Igarondon
Martxoaren 14an izango dira partidak, 20:45ean hasita. Sarrerak dagoeneko salgai daude. Senar-Eskirotz izango da lehian ariko den bikote bat.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/binakako_serie_b.jpeg)
Eskuz Binakako B serie txapelketako partidak Igarondon jokatuko dira martxoaren 14an. Zehazkiago, txapelketako finalaurrekoetako ligaxkako azken jardunaldiko bi partida jokatuko dituzte, Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez. Partidak 20:45ean hasiko dira.
Igande honetan amaituko den ligaxkan erabakiko da finalaurrekoetara zein bikote pasatuko diren, beraz, ordura arte ez da jakingo zein bikotek jokatuko dituzten Idiazabalgo partidak. Dena den, aurreratu daiteke jada Senar-Eskirotz bikotea Idiazabalen izango dela, ia lortu baitute finalaurrekoetarako txartela.
Pilota partidetarako sarrerak dagoeneko salgai daude 20 euroan, entradasfronton.com web gunean.