Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketa Gabirian
Osinalde elkartean jokatuko da, bihar. Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu behar ditu.
Euskal Herriko Mus txapelketaren Gabiriako finalistak, orain bi urteko kanporaketan. Bihar, ostirala, jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketako Gabiriako kanporaketa. Osinalde elkartean jokatuko da gaueko 21:30ean hasita, eta izen ematea egunean bertan zabalduko da, bikote bakoitzak 20 euro ordainduta. Herrietako kanporaketen ostean, herrialdekoak jokatuko dira, eta apirilaren 5ean finala.













