Karta jokoen astea antolatu du Adin Etxe jubilatuen elkarteak

Adin Etxe jubilatu elkarteak karta jokoak antolatu ditu otsailaren 17tik 22ra. Eskoba (astelehenean), punttu eta mus (asteartean), toka eta txintxon (asteazkenean) eta seiko urrean (ostegunean) arituko dira 16:30etik aurrera, elkartearen egoitzan. Otsailaren 22an, larunbata afaria eta sari banaketak egingo dituzte, amaitzeko.