Lazkaibar auzoko errepidea trafikoari itxita asteburuan
Ostiraletik astelehenera itxiko dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/475198905_1033409558810457_1830149928445692596_n-1200x762.jpg)
Ostiral arratsaldetik astelehen goizera arte, Beasaingo Lazkaibar auzotik igarotzen den GI-4491 errepidea trafikoari itxiko da erabat.
Lazkaoko zatian mantenu lanak burutu behar dituzte asteburu osoan zehar eta hori dela eta ezin izango da auzoa zeharkatu. Auzotarrak Ordiziatik sartu eta irten ahal izango dira.