Sakanara irteera antolatu du Ameztik iganderako
San Adrian Andia-Urbasa mendi lerroko gainetako bat da, iparraldera kokatuta.Hitza Zegamako Amezti mendi elkarteak urteko egitarauarekin jarraitzen du eta egun erdiko irteera antolatu du datorren iganderako. Nafarroako Sakana bailaran dagoen Bakaiku herritik abiatuta Andia-Urbasa mendilerroko San Adriango gainera igoko dira 1.113 metroko altueran. Irteera Bakaikun amaituko dute atzera.













