Silo bolen plastikoa jasoko dute otsailaren 18an
Goimen elkarteak gogorarazi du bilketa puntak kanpainaren hasierako berdinak izango direla.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/silo_bolak.jpg)
Goimen Goierriko Landa Garapenerako Elkarteak, ohikoa den moduan, silo bolen plastikoa jasotzeko bilketa egingo du datorren asteartean. Bilketa puntuak kanpainaren hasierako berdinak izango dira. Berretsi dute plastikoa eta sokak ondo bereizita utzi behar direla bilketa puntuetan, eta bertaratzeko deia egin die baserritarrei.