Tortura ardatz duen 'Bi arnas' dokumentala ikusgai D'elikatuzen
'Bi arnas' dokumentaleko fotograma bat. D’Elikatuzen, bihar, 18:30ean, Bi Arnas dokumentala proiektatuko dute. «Torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat». Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.













