Txillida gogoratuz, ‘Ciento volando’ dokumentala Latxartegin
Txillidaren mendeurrenaren ospakizunen barruan, udalak, Zine Klub Legazpik eta Lenbur Fundazioak bihar Ciento volando dokumentala proiektatuko dute, Latxartegin, 19:00etan, dohain. Arantxa Agirrek zuzenduta, Txillidaren ondarea aztertzea erabakitzen duen donostiar gazte bat da protagonista. Mikel Txillidak aurkeztuko du.