Bealak Traileko ibilbidea probatzeko entrenamendu saioa
Larunbatean egingo dute, erritmo desberdinetan.
Arriarango mendi lasterketaren irteera, iaz. Mikel de las Heras Bealak Trail lasterketaren ibilbideak ezagutzeko entrenamendua antolatu dute otsailaren 22rako. Bi ibilbide izango dira; laburra (13 km/ 850 mD+) eta luzea (23km / 1400 mD+). Ibilbide bakoitza bi erritmotan egingo dute. 08:30ean abiatuko dira Antzizar kiroldegitik. Lasterketa, martxoaren 15ean jokatuko da. Izen ematea zabalik dago hemen.












