Beste zazpi bikote sailkatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finalera
Beasainen, Itsasondon, Urretxu-Zumarragan, Gabirian, Legazpin eta Ataunen jokatu dira kanporaketak.

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatu dira Goierriko hainbat herritan. Hemen asteburuko emaitzak.
Itsasondo:
Itsasondon, 16 bikotek parte hartu zuten, eta Gipuzkoako finalerako bi bikote sailkatu dira: Iker Lasa eta Ibai Labaien, irabazleak; eta Iñigo Lasa eta Inko Mugika azpitxapeldunak.
Beasain:
Beasaingo Arranon jokatu zen kanporaketan, bost bikotek parte hartu zuten. Irabazleak, Joxe Arozena eta Bixente Apalategi izan ziren, eta bigarren, Aitor Martin Urteaga eta Joseba Bidegain geratu ziren. Txapeldunek Gipuzkoako finalean parte hartuk dute.
Urretxu-Zumarraga:
Urretxu eta Zumarragako kanporaketa jokatu Goierri kirol elkartearen egoitzan jokatu zen ostiralean. Bertan izan ziren partaideen artean Aiert Zubillaga eta Unax Elortza nagusitu ziren. Beraiek ordezkatuko dituzte Urretxu eta Zumarraga Gipuzkoako finalean.
Gabiria:
Gabirian ere ostiralean jokatu zen kanporaketa, zazpi bikoterekin. Asier Osinalde eta Joseba Elgarresta izan ziren irabazleak eta Gipuzkoara sailkatu dira. Bigarren Julen Murua eta Ander Garmendia izan ziren.
Legazpi:
Legazpin, Karibe Zaharrean jokatu zen Gipuzkoako finalerako kanporaketa, atzo arratsaldean. Sei bikotek parte hartu zuten, eta Mikel Bereziartua eta Josu Etxeberria izan ziren irabazleak.
Ataun:
Ataunen ere asteburuan jokatu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako saioa. Endika Apalategi eta Reda Qazqaz izan ziren irabazleak eta eurak joango dira Gipuzkoako finala jokatzera.