Iaz hasitako lanketari jarraipena eman diote Mutiloan Aizkorpeko udaletako ordezkariek
Mutiloan elkartu dira asteburuan Idiazabal, Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloako udaletako alkate eta zinegotziak.

Aizkorpe bailarako udaletako alkate eta zinegotziek urteroko lan saioa egin dute asteburuan Mutiloan. Iaz, legegintzaldia estreinatzearekin ekin zioten berriz ere topaketa hauei, 2018az geroztik egin gabe egon ondotik. Idiazabal, Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloako ordezkari politikoek hartu zuten parte larunbateko saioan.
Nahiz eta elkarren artean ezberdinak izan, «behar antzekoak» dituzte Aizkorpeko herriek eta horiek komunean jarri, kezkak partekatu eta elkarren arteko jarrerak gerturatzea izan dira beste behin, topaketaren helburuak. Iaz martxan jarritako lan taldeen jarraipena egin eta datorren urterako helburuak ere zehaztu dituzte. Datorren urterako hitzordua ere zehaztu dute Zegaman.