Martxoaren 22an egingo dute Barrikotearen festa Igartubeitin

Martxoaren 22an egingo dute Barrikotearen festa aurten, Igartubeiti baserrian. 16:30etik 17:30era familientzako saioa izango da eta 17:30etik aurrera kirikoketa saioa, txotxaren irekiera eta afari merienda. Aldez aurreko izen ematea ireki dute dagoeneko 943 72 29 78 zenbakian eta igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.