Eragin handirik gabeko sutea gertatu da Ezkioko Berroeta baserrian
Ez du eguneroko jardunean eraginik izan eta gaur, ohi bezala ari dira lanean.

Ezkioko Berroeta baserrian sutea gertatu zen atzo. Ogia egiteko erabiltzen duten labea dagoen eraikinean gertatu zen sutea, instalazio elektrikoan egondako akatsen baten ondorioz. Suak teilatuan hainbat kalte eragin ditu baina ez du baserriaren ekoizpenean etenik sortu eta gaur, ohi bezala ari dira lanean.