Bolada onarekin jarraitzen du Beasainek
2-0 irabazi du Portugaleteren aurka, eta igoerako postuetan jarraitzen dute. Hurrengo partida San Viator taldearen aurka izango da, igandean.

Beasain KEk garaipenaren bidean jarraitzen du. Larunbatean, Portugaleteren aurka, Ligako lidergoaren hautagaietako bat dena, erakustaldi bikaina egin zuen, eta 2-0 emaitzarekin amaitu zuten norgehiagoka. Mikel Arruabarrenaren mutilek, talde sendoa osatzen dutela erakutsi zuen beste behin, azken asteetako bolada bikaina sendotuz; porrota ezagutu gabe 12 jardunaldi egin dituzte jarraian.
Lehenengo zatia, bisitariena izan zen kontrola, nahiz eta golik egitea ez lortu.
Bigarren zatian, aldaketa nabaria izan zen eta laster iritsi zen Beasainen lehen tantoa. 50. minutuan, Gaztañaga atzelariak aurkariaren atezaina gainditzeko aukera aprobetxatu zuen erremate zehatz batekin.
Golak, erasoan gehiago arriskatzera behartu zuen Portugalete, berdinketaren bila lerroak aurreratuz, baina partidako bigarren gola ere Beasainena izan zen. 94. minutuan, Bengoetxearen erremate batean, 2-0ekoa iritsi zen.
Azkeneko garaipenarekin, beste hiru puntu gehitu dituzte beasaindarrek, beraz, igoerako play off postuetan jarraitzen dute, sailkapen nagusiaren laugarren postuan. Seigarren postuan dagoenarekin lau puntuko aldea dute.
Hurrengo partida
Datorren igandean, Ligako 23. jardunaldia jokatuko du Beasainek, sailkapen nagusian azkeneko postuan dagoen San Viator taldearen aurka. Aurkariaren zelaian izango da partida, 13:00etan hasita.