Iratzarri elkarteak irteera antolatu du Kantabriara
Bihar da izena emateko eguna, elkartearen egoitzan. Plaza mugatuak dira.

Iratzarri emakume elkarteak egun osoko irteera antolatu du Kantabriara, martxoaren 1erako. Legazpitik 08:00etan abiatuko dira, eta itzulera 21:00ak inguruan izango da. La Cavada artilleria museoa, Lierganes eta Marques de Valdecilla jauregia bisitatzeko asmoa dute, eta bazkaria El Ojo de Abrego jatetxean egingo dute. Bihar da izena emateko eguna, 16:00etan, elkarteko egoitzan. Plaza mugatuak dira.