Jon Salaberria txirrindulariak Berastegiko lasterketa irabazi du
Goierri txirrindularitza eskolako Jon Salaberriak Berastegiko lasterketa irabazi zuen igandean. Denboraldiko errepideko lehen lasterketa izan zen. Gipuzkoa osoko txirrindulariek parte hartu zuten. Mendiko bizikleta probetan ere maila bikaina eman du. Irunen nagusitu egin zen eta Asteasun bigarren postuan sailkatu zen.