Panticosara eskiatzera Aizkorri elkartearekin

Aizkorri Mendizale Elkartearen ekimenez makina bat jarduera egiten dira urtean zehar. Eskualdean bertan, urrutira joan gabe, egin ohi dituzte mendi irteera gehienak, baina elurra dagoen garaian, urtero egiten dute eskiatzeko irteera. Hala, pasa den asteburuan Panticosara inguratu ziren. Egun bikaina igaro zutela nabarmendu dute elkartetik, eta pozik agertu dira jendearen aldetik izandako harrerarekin, izan ere, ia 100 pertsonak parte hartu zuten.