Sidenor eta CIE Legazpiren aurkako epaiketa Eibarren
281.686,89 euro eskatu dizkie Sidenor eta CIE Legazpiri amiantoarekin kontaktuan egoteagatik biriketako kartzinoma diagnostikoaren ondorioz hildako J.C.O.E langile ohiaren familiak. Epaiketaren aurretik elkarretaratzea egingo du epaitegien aurrean Asviamie elkarteak.

Sidenor eta CIE Legazpi demandatu du J.C.O.E bertako langile ohiaren familiak, eta bihar, Eibarren egingo den epaiketan kalteen erreklamazioa aurkeztuko du, 09:45ean. Epaiketaren aurretik, 09:15ean, elkarretaratzea egingo du Eibarko epaitegien aurrean Asviamie elkarteak, demanda babesteko eta ministerioari konpentsazio fondoa abiatzeko eskatzeko.
281.686,89 euro eskatu dizkie Sidenor eta CIE Legazpiri amiantoarekin kontaktuan egoteagatik biriketako kartzinoma diagnostikoaren ondorioz hildako langile ohiaren familiak. 1976tik Patricio Echevarria enpresan lan egin zuen, ondoren GSB Acero S.A izan zena. Azken hori Sidenor Industrial SLk erosi zuen gero. 2008ra arte egin zuen lan bertan, urte hartako irailaren 5ean kaleratu zuten arte.
Fundizioko garabi gidaria, galdaketako langilea etengabeko galdaketan eta galdaketako garabi gidaria zen. 2008ko uztailaren 16an biriketako kartzinoma diagnostikatu zioten, eta irailaren 15ean hil zen gaixotasunaren ondorioz. Osalanek 2023ko abuztuaren 10eko txostenean sartu zuen J.C.O.E langile ohia amiantoarekin lan egindako langileen fitxategian, eta iazko urtarrilean alargunari Gaixotasun Profesionaletik eratorritako Heriotzaren prestazioa onartu zioten. Patricio Echevarria enpresa eta ondorengoak izan dira aurretik kondekatuak amiantoaren aurkako segurtasun faltagatik.
Babesa eskaintzeaz gain, enpresetan sustantzia kantzerigenoen aurkako prebentzio neurriak eskatzeko eta konpentsazio funtsa martxan jartzeko eskatzeko da biharko elkarretaratzea.