Sustraiak taldeari buruzko mahai ingurua ostegunean
Dantza taldearen historiari buruz ariko dira taldeko hainbat partaide.

Sustraiak dantza taldearen 50. urteurreneko ospakizunak hastera doaz. Ostegunean, mahai ingurua egingo dute Norberaren Sustraiak. Taldearen historia taldekideen bidez izenburupean, Kultur Etxean, 19:00etan. Taldeko kide diren Maria Luisa Mendizabal, Iñaki Leizeaga, Oihane Auzmendi, Agurtzane Gabiria eta Ane Beloki izango dira partaideak. Amaia Jimenezek moderatuko du.