Afari morerako izen-ematea zabalik dute Ataunen
Atseden Tokin, Errotaundin, Troskaetan, Urbietan eta Sutegin eman daiteke izena martxoaren 1era arte.

Ataungo Biboletak Talde Feministak, martxoaren 8aren inguruko urteroko ohiturei jarraipena emanez, afari morea antolatu du bezperan, martxoaren 7an, ostiralean. Aiako Haitzarri elkartean egingo dute eta dagoeneko izen ematea zabalik dago martxoaren 1 arte, ondorengo lekuetan: Atseden Toki, Errotaundi, Troskaeta, Urbieta edo Sutegin.