Ataunen ere garai bateko inauteriak berreskuratzen
Otsoak dantza taldea ari da ahalegin horretan. Otsailaren 28an egingo dute kalejira. Bideo bat zabaldu dute sare sozialetan.

Lazkaon bezalaxe, Ataunen ere garai bateko inauteriak berreskuratzeko lanean ari dira, Otsoak dantza taldea gidari dela. Otsailaren 28ko 17:30erako jarri dute hitzordua, eta herritarrei “trapu zaharrak” ateratzen hasteko deia egin diete.